Bibliografia
Bibliografia
Bibliografia
Bibliografia
Bibliografia
Bibliografia
Bibliografia
Bibliografia
Bibliografia
Bibliografia

Erabiltzailearen balorazioa: 0 / 5

Izarra desgaitutaIzarra desgaitutaIzarra desgaitutaIzarra desgaitutaIzarra desgaituta
 

 
GIPUZKOAKO DANTZAK LIBURUARI BURUZKO 
OHARRAK

Iztuetaren dantzen obra hau partek osatzen dute: lehenengoa, testu literarioek; eta bigarrena, musikak. Ez ditugu bananduko. Gu orain arte testu literarioaren gainean aritu izan gara hizketan, halaxe nahi baikenuen, nahiz eta beste puntu batean musika apur bat ikertu eta, lehen, melodiei buruzko aipamentxo bat egin dugun (60).

"Gipuzkoako Dantzak"en eite koreografikoaren merituak zer nolakoak ziren Gaizka Barandiaranek jakinarazi zigun (61). Baina ez zuen egin liburuaren hainbat atal ezberdinen ikerketa (62).

Ikusi dugu Iztueta, obraren "corpus"ean sartzeko edo liburua osatzeko, hainbat materialez nola baliatzen den. "Historia de Guipúzcoa en tiempos de los Romanos" argitaragabeko dedikatoria, hamarreko ahapaldietan bihurtuta. Eta "nere cristau maiteac" ahapaldiekin berdin, eta bertso zikin batzuei buruz Elorzaren zentsurari kasurik egin gabe ematen dio liburuari amaiera (63).

Londreseko liburuxkan azaitzen den bezala, Iztueta ez zen saiatu liburu didaktiko eta prezeptibo bat egiten, nahiz eta alde batetik horrela izan. Kontutan izatekoa da lau zatietatik bi (lehenengoa eta bigarrena) danborilariei eskainia dagoela, hirugarrena 36 dantzen arau eta azalpenei, eta laugarrena beste dibertsio batzuei.

Iztueta erabateko gizpuzkoar azaitzen zaigu eta Gipuzkoako dantzez hitzegiten digu, baina, dudarik gabe, Bizkaiko eta Iparraldeko dantzak ezagutzen zituen, aipamenen bat edo beste bakarrik egin arren. Gehiegizkoa eta erreiteratiboa dena, obra osoan zehar, bere joera moralista da. Ez dakit guztiz jabetuta ala oharkabean, baina ikusi adibide gisan hirugarren zatiaren bukaeran dantzei eskeinitako aholkuak edo erreguak (64).

Jose Garmendia

 

Laguntzaileak:

orkli