Bibliografia
Bibliografia
Bibliografia
Bibliografia
Bibliografia
Bibliografia
Bibliografia
Bibliografia
Bibliografia
Bibliografia

Erabiltzailearen balorazioa: 0 / 5

Izarra desgaitutaIzarra desgaitutaIzarra desgaitutaIzarra desgaitutaIzarra desgaituta
 
 
 
SINESGARRITASUNA
 

Nahiz eta sarrera luzea izan, beharrezkoa zen "Gipuzkoako Dantzak"en sinesgarritasun eta bere garaiko folklorean izan zuen eraginaren gaian sartzeko.

Iztuetaren bizitza eta obretatik ezagutzen duguna kontrastatutako irakurgaietatik ateratako ikuspegi orokorrak ikustea komeni zaigu, baliogarriak baitira aztertzen ari garen liburuari tajurik hartuko baldin badiogu. Esan dezagun Iztuetak fisikoki ondo idazten duela, kaligrafia bikaina daukala alegia, "cum mica salis" ulertu behar zaiola bere prestaketa urriaz eta ezjakintasunaz hitz egiten duenean. Bere hitzaurrean "lenguas no se más que la que aprendí de niño en mi hogar" esaten du, baina gezur handi bat besterik ez da (65).

Bere idazlanetan makur eta ironiatsu agertzen da (66). Beste batzutan, melodi liburuaren hitzaurrean, esate baterako, Fernando VII eta Erreginaz hitz egiterakoan "zuri-zuri" azaitzen da (67). Askotan anbiguoa eta zehaztasun gutxikoa da, batez ere lehenaldiari buruz ari denean "anciña anciñaco", "gogoangarria", e.a. gehiegi erabiltzen ditu.Oso gipuzkoarra da eta, Luis Mitxelenak dioenez (68), ezagutzen duen eskluiente; ezaugarri hau lasai ederrean aplika dakioke dantzen liburuari. Bizkaiko dantzak behin bakarrik aipatzen ditu; badakigu, bestealde, Iparraldekoak ere ezaeutzen zituela.

"Gipuzkoako Dantzak" idatzi zuenean 53-54 urte zituen; bizitzaren bigarren partean sartua zela esan genezake eta hau bere idazlanetan ederki ikusten da. Idazten dueña ere, uko egiten dionari aukeraketa baten emaitza da, begien bistatik kendu gabe adierazi nahi zuena (69).

Dantzen liburuaren sinesgarritasuna? Hiru maila bereiz daitezke: lehenengoa, 1767 urtea baino lehen, hau da, bera jaio aurreko kontuez ari dena; bigarrena, konbentzioko gerra garaia (1794-1796), dantzen desagerpenari buruzko berriak ematen dituenekoa; eta hirugarrena eta azkena, bere garaiko pertsonaia ezagunen oharrak (70).

Iraganarekiko loturak eta harekiko xarma eta laudorioek ez diote uzten Iztuetari bere irizpideetan objetiboa izaten (71). Bestalde, zuzenez beste eta gehiegiko handikerian ari da Gipuzkoako herri guztietan aurkitu dituela dantzari on eta burutsuak esaten duenean (72).

300 urte baino gehiago ondo gordetako San Inazioren Martxaren gainean egiten dituen aipamenak, 300 urte baino gehiago dituela esanez etab. egiten dituenak alegia, ez dira zuzenak (73). Iztuetari ondo ulertuko bazaio, irakurtzen jakin egin behar da. Hain zuzen, Gaizka Barandiaranengan ez da horrelakorik ikusten. "Cuadernos de Etnología y Etnogradía de Navarra-Iztueta en la encrucijada de la tradición guipuzcoana". Institución Príncipe de Biana, 847. orrialdean zera adierazten du: "La queja de Iztueta abarca también la Marcha de San Ignacio, que en los últimos 30 años nadie la quería ejecutar, o sea, nadie de los tamborileros, músicos o letrados. Asegura que la Marcha de San Ignacio ha sido guardada delicadamente durante más de 300 años -iru eun ta geyago. Y la ahuyentaban precisamente los mismos tamborileros del pueblo. Según este dato, suponiendo que Iztueta escribe sus Instrucciones en 1819, la Marcha de San Ignacio remonta en la Historia hasta 1510".

Aita Donostia eta beste aurkikuntza batzuei esker, orain badakigu martxa hau frantziarra dela, baina askoz ere beranduagokoa. A Coruñan 1765ean aurkitu zen kopia bat. Sinesgarritasun handiagoa dute 1815etik aurrera eta bere garaiko berrien erreferentziek. 1795. urte aldera dantza egiteari utzi ziotela eta kanpoko dantzak sartu zirela egia osoa izan daiteke (74). Gorosabelek hala dio bederen. Baina Zaldibia eta beste udal liburu batzuetan ageri denez, Iztuetak aditzera ematen duen bezalaxe, Corpus Christi, San Juan Bautista, Ihauteri eta erromeriak ospatzen zirenean dantz egiten zen (75).

Melodietako letrei buruz hitz egitean darabílen toleskeriaz ere asko esan genezake. Sines al dezakegu gazteentzako eta mingots diren melodiaz idazten duenean, berak "al son de acostarse los recién casados" deitzen ziona, eta Iztuetaren arabera, bazkaria bukatu eta gero eta goizaldean logela berdinean ematen zena? Susma dezakegu irakurleekin jolasten ari déla. Ziur gaude Iztuetak bere aldeko propaganda egin zuela, Londresen dantzen liburuaren aurkezpenaren liburuxkan egiaztatu dugunez. Bertan korrejidorearen zentsuraz edo Gobernu despotikoaz kexu da, liburuaren zentsuratzaileak agindu zuen bertso batzuk ezabatzea eta hori errepikatzen du, inprimatu ahal izateko ahaikea eta zintzotasuna gehiegi iraintzen dutela iruditzen zaiolako. Zentsuratzaileak idatzita utzi zuen: "por los equívocos sentidos de muchos de ellos". Bai, Iztuetak anbiguitatea bakarrik, nahastea ere erabiitzen bazekien. Eta guk galdetzen dugu: posible izan zen laburpen batzuk argitaratzea ez Probintzian baizik eta Londresen ?

Euskal literatura eta amodiozko poesiari gagozkiolarik, zintzotasun eta ahaikearen mailan ez dugu ezagutzen Arcipreste de Hitarekin eskatutako Dechepare baizik. Hitzegiten ari denaz ez diraaintzinako bertso edo letrak, baizik eta Iztuetak asmatutakoak. Horrela ematen du azken oharpenetan (76). Hala ere, Londreseko liburuxkan esaten da: "pero estos versos no serán los antiguos tradicionales, sino otros nuevos que él mismo ha compuesto".

Zer nolako zintzotasuna dago Iztuetarengan, ohituren berrikuntzen aurka, atzerritar dantzen, doinu eta musikaren aurka aldarrikatzen denean, berak "churripampi"ra moldatu zituenean "Kontxesiri ahapaldiak", garai hartan hainbeste abesten zen Espainiako probintzi guztietan eta Gipuzkoara ere barneratu zena eta oraindik okerrago, aintzinako zortzikoaren eskubideak lapurtu ziona?

Guzti honek sinesgarritasun gutxi ematen dio Iztuetari. Zergatik ordua ez zion dantzen eskuizkribua Diputazioai eman eta ez egin zuena desagertarazi?

Jose Garmendia

Laguntzaileak:

orkli