Bibliografia
Bibliografia
Bibliografia
Bibliografia
Bibliografia
Bibliografia
Bibliografia
Bibliografia
Bibliografia
Bibliografia

Erabiltzailearen balorazioa: 0 / 5

Izarra desgaitutaIzarra desgaitutaIzarra desgaitutaIzarra desgaitutaIzarra desgaituta
 
 
ZAMAKOLAREN ERAGINA

Gaur egun ez da oso ezaguna Zamakolaren irudia. Izengoiti asko erabili zituen, hala nola, Zamakola Batxillerra, El Bascongado, Don Preciso, Don Extrabagantísimo, Simón de Errotacoechea jaunaren semearena, etab., etab. 1756ko abenduaren 27an jaio zen Durangoko auzo batean. Musikarako zuen gaitasun eta zaletasunagatik gailendu zen; bere herriko kantu eta dantzak ikasi zituen, ttunttunjole, irrintzilari eta bertsolari lehiaketetan parte hartuz.

Musika, literatura eta historia ikasi zituen eta Madrilen 1783an eskribau posturako aurkeztu zuen bere burua. Bere bizitza Madrilen eman zuen, ugari idatziz. "Historia de las naciones bascongadas" idatzi zuen, Iztuetak liburu hau beti begibistan izaten zuen ikusiko dugun bezala.

FRANZTIAKO AUX HERRIAN HIL ZEN 1819AN

1824ko liburuan euskara trakets batera itzulitako gaztelerazko lau testu sartu zituen. 1791 eta 1799 urteetan Euskal Herrira egindako bidaietan harturikio ohar eta azterketen fruitutik emandako "Espectáculos y diversiones públicas" Gaspar Jovellanosen liburuak dira bi. Sevillan Errektoradutzako liburutegian dagoen lehenengo argitalpeneko 10.orrialdetik 12. orrialdera eta 146. orrialdetik 159.ra aurki ditzakegu. Hirugarrena, "Historia de las Naciones Bascas", V.I. 90. orrialdetik hartu dugu. Erabili dugun edizioa III. tomoko 90. orrialdeko 71 oharrari dagokio, eta Iztuetan 50-52 orrialdeei. Laugarrena 1802.urtean Madrilen inprimatutako "Colección de seguidillas y canciones españolas" dantzen liburuko 57 orrialdeari. Edizio ezberdinetan kontsultatu ahal izan dugu ez Iztuetak aipatzen dueña, 1802. urtekoa, baizik eta 1816. urtekoa, bosgarren edizioa, Repolleseko inprimategia, 263 orrialdeak.

1818 urtean argitaratutako Zamakolaren "Historia de las Naciones Bascas", goiz ezagutu zuen Iztuetak; 1824. urteko bere dantzen liburuan aipatzen du: "... oarquetu zitezte bada ongui, itz aurre edo prologoan ezarriric daucadan Demon Athenastarren erabaqui edi sentenciaz jaquinduria aundico guizon sonatu onec esaten du ecic; ecin ganbiatu ditezquela erriaren soñuac non eta denbora berean ganbiatzen ez den erri beraren bicibidea" (33.orr.). Eta "... enzun ezazute cer esaten
duen gure egunetaco guizon jaquintsu batee".

Iztuetarengan ez dago Zamakolaren eragina bakarrik, beste batzuen irakaspenak ere aintzat hartzen ditu bere dantzen liburua egiteko. Kontutan hartu beharrekoa da "Historia de las Naciones Bascas" III. tomoan, 90, 91 eta 94 orrialdeko 71, 72 eta 75 oharrei dagozkien Iztuetaren aipuak, Zamakolak "Elementos de la ciencia contradanzaria" liburuan aurreratu zituela. Zamakolak idazten du: "Entre los espartanos la danza no sólo era una imagen de la guerra, sino también un estudio de la historia de sus mayores..." "Compárese el aire marcial, enérgico y alusivo de estas danzas antiguas, con el insulso, monótono y fastidioso bayie de las "contradanzas" de nuestros días que nada dicen ni significan, y se verá la diferencia de costumbres de unos tiempos y otros. El nombre mismo de contradanza está diciendo que es un bayie contrario a las antiguas danzas..." "Diga enhorabuena el famoso profesor M. Marcel, célebre bailarín parisiense, que su siglo no había producido sino tres hombres grandes, él, Voltaire y Federico II (90. orri., 71 oharra).

En España y aún en Francia confunde indistintamente con el nombre de músicos a los profesores que componen las obras de este arte y los que sólo saben leer la nota ..." (91.orr., 72 oharra).

 

"Demon, famoso músico de Alhenas, citado por Platón en el libro IV de su República, decía que no podía cambiarse la música de los pueblos, sin que al mismo tiempo fuese también cambiando el estado de la república, eta." (94. orr., 75 oharra).

Hauek dira Iztuetak Zamakolarengandik hartutako ideiak. Euskal dantzen itxura edo izaera gerlaria Zamakolarengan argi dago. Beste atal batean honela idatziko du: "Las danzas de Bizcaya y de las provincias bascas conservan aún el carácter guerrero y terrible que establecieron aquellos antiguos bascos que lidiaron tantas veces con los romanos y que fueron terror v espanto de sus águilas imperiales". (III. T., 92 orr.).

Dantzak ohituren eta erakunde publikoen euskarria izan direlakoa Zamakolaren ideia da. Ohar berdinean, 91. orrialdean, ekialdekoen arteko dantzei buruz hitz egiten duenean honela aipatzen du: "una representación licenciosa de lo más atrevido del amor que esta danza llevada de Cartago a Roma anunció la caída de las costumbres republicanas y que finalmente se perpetuó en España por los árabes, baxo el nombre de fandango".

Zamakolak honako hau ere esaten digu "todos los zorzicos y canciones que en lo antiguo se componían en los Países Bascos, eran para cantarse y jamás para hacerse solos con los instrumentos, como lo hacen hoy por una corrupción imperdonable..." (III. T., 92. orr.). Liburu berdinean eta 73 oharrean, poesía, musika eta amodioaren arteko eriazioaz hitz egiten du.

Ez da une egokia Iztuetak euskaldun dantzei izaera gerlaria atxikitzen ziela esanez hitz egiteko, ez melodi (39) eta doinuena, ez lotzen zaien ahalmen moralizatzaileaz (40), eta ez "el baile es cantar con los pies" bezalako kontzeptuaz eta ezta atzerritarren dantzak ekarri zuten ohituren usteikeriaz mintzatzeko ere; azken honek Gorosabelengan ohiartzun handia du eta bere lekuko bihurtzen da. Baina askoz aurrerago Zamakolak "Elementos de la ciencia contradanzaria" liburuan moden aurka aldarrikatzen du bere burua eta "aplausos en España para admitir las contradanzas, como se ve en Cataluña, donde apenas ha quedado memoria de su baile nacional"en aurka.

Iztuetaren garaiko literatur folklorikoa ezagutu beharko genuke horrelako baieztapenak egiteko. Baina ez al da irakurlea ohartzen Iztuetarengan garaitzen diren ideia asko Zamakolarengan badaudela, eta zentzuren bat ondo aplikatzen jakin izan zuela dantzen hisotrialean? Zamakolak "Elementos de la ciencia contradanzaria" barne sartzen dituen dantzarien posizioak eragina izango zuketeen bere liburuaren konposaketan. "Para hacer el paso del buré se pondrá el contradanzante en tercera posición y doblando un poco la rodilla derecha dará un paso adelante hasta la cuarta posición (31.orr.)."

DABILTZENTXOEN KOPLA HOBERENEN BILDUMA

Bi bildumaz osaturiko "Don Preciso"ren "Colección" liburuak arreta berezia merezi du. Oso harrera ona izan zuen eta sei alditan argitaratu zen. Guk 1816an Madrileko Repolles inprimategian argitaraturikoa erabili dugu eta ez Iztuetak aipatzen dueña, 1802. urtekoa. Geroago gehiago ere atera zen, 1856 eta 1869an, adibidez.

"DON PRECISO"REN FUNTSEZKO IDEIAK

Ohituretan musikak eragin handia duela eta, bere idatzietan oso kezkatua azaitzen da. Hitzaurrean edo sarreran (L II), ohiturei buruz idazteari utzi egin zaiola esanez idazten duenak garrantzi handia du: "La música, señores míos, nace con nosotros y obra efectos según las costumbres de las diferentes naciones y la índole de su lenguaje sobre cuya poesía se compone; así se ha visto que todos los pueblos del mundo, desde los más bárbaros hasta los más civilizados han tenido y tienen un género de música propio o nacional, para explicar sus pasiones, ¿ y hemos de ser tan negados los españoles, que teniendo música análoga a nuestro carácter, queramos olvidarla para adoptar la italiana compuesta sobre una lengua afeminada?" (41).

Bere "Colección"ekin usté zuen mesede handia egiten zuela: "yo no diré por eso que mi colección sea enteramente necesaria; pero si diré que hago un servicio a la patria en recoger y dar a la prensa estos cantares para desterrar con ellos los indecentes y escandalosos que sólo circulan, con lo cual me concederán ustedes a lo menos que procuro evitar por su medio el mayor mal" (42).

Bigarren liburukiaren hitzaurrean adierazten da, moda italiar edo frantsesari begikotasuna ziotenek Espainiako "música nacionalista" desagertzen lagundu zutela: "Sí señores míos, en el prólogo o discurso de mi primer tomo, dije que ustedes son la causa de que haya desaparecido de España la música nacional, aquella que teníamos tan análoga a nuestras costumbres que comunmente tocaba y haría el corazón más sensible" (43).

Eta jarraitzen du: "La música está íntimamente ligada con los efectos y la manera de sentirlos y expresarlos en naciones distintas hace que se manifieste de diferentes maneras en cada una de ellas, que la música no ha sido más que un auxiliar de la poesía y el baile, insistiendo que debe ir unida a la poesía y subordinada a la vez como instrumento del cantar para que pueda expresar por medio de ella las emociones" (44). Kanpoko musika guztiak gaitzesten ditu: "En este estado se introduxo la ópera italiana en Madrid, la cual quedó así como una horrible tempestad que destruye y marchita el fruto sazonado del labrador, acabó en un instante con toda nuestra música (...) porque nuestros músicos siempre rutineros y eternamente ignorantes dieron en ensalzar la música de la ópera y despreciar la nuestra en tanto grado que a muy poco tiempo vimos ya mirar como un anticuario ridículo a todo aquel que se dedicaba a componer seguidillas, tiranas y otras canciones españolas" (45).

Maisu ezikasiei agirika egiten die, diszipuluak funtzioetara, dantza egitera, inolako arretarik gabe eramaten dituztelako. "Seguidilla" dantza, betidanik, alaia, onetsia eta dibertigarria izan da, beraz Europako herrialdeetan ez da agertu ohitura honen pareko gauarik; bidenabar bera da alaitasunari gehien eragiten diona eta izaera eta jeinu nazionala gordetzen beste ezerk ez bezala laguntzen duena. Hemendik datorkio Preciso-ri moralista jitea. Hará zer dioen: "se van corrompiendo los bailes con indecentes saltos y cariólas, que al paso que llenan de rubor a los concurrentes, hacen ser víctimas de su ignorancia a estos inflexibles". Eta geroago: "Yo sé que estas reflexiones sólo podrán grangear la enemistad de aquellos infatuados adoradores de todo lo que no es nuestro, de los que tienen la moda de imitar a los extranjeros".

Izaera ahuldu eta ematzen duen modaren hondamena zuzendu daitekeela errepikatzen du. Cure musika edukita, hain burugabeak al gara italiarra hartzeko ?.

IZTUETAREN EKARPENA, EMARIA

Zaldibiko folkloristak ohitura, usadio eta diberísio herrikoiak arautzearen alde egin zuena ez dugu errepikatuko. Zamakolaren ideiak eta izpirituan oinarrituz, Gipuzkoan aplikatu zituen, eta euren gordailu aldarrikatu zuen bere burua. Intuizio handia erakutsi zuen. Melodi liburuan eta testu literarioaren bitartez benetako monumentua eskaini zigun.

"Musika nazionalista"ri buruz hitz egin zuen lenenengoa Zamakola izan zen bezala, eta ospe hori ez diezaioke inork kendu, Iztuetak Adolfo Salazar musika-kritikariari idatzi zionez, bere melodi liburuari esker urte asko aurreratu zen. Joseph Crivillé eta Bargallokek diotenez, Iztuetaren edizioa "puede ser considerada como la primera obra impresa en la que se recopilan con afanes folclórico-musicales primordialmente cincuenta y dos melodías vascas, de las cuales treinta y seis pertenecen a las danzas" (46).

Probintziari eskaintzen dion poza bidezkoa da: "La colección de canciones bascongadas, aprovechando esta ocasión para establecer en nuestro país el método de imprimir los caracteres musicales que es un ramo del arte tipográfico muy poco extendido en España...".

Guztiz bitxia, herritarra, buruberoa eta erromantikoa den mundu honetan kokatu behar dugu Iztueta. Hagitz bizkorra, ernea eta bere garaiako ideia eta kultur isuriekin oso sentibera izan genuen. Bere izpiritu argiari esker, ilunpetan ere argi egiten duen ispilu horietakoa genuen; eta folklore kontuetan, berriz, aintzindari, aurrea hartu zien denei. Merezi du bere obra eta bizitza argitzen duten ikerketak egiten jarraitzeak.

Jose Garmendia

Laguntzaileak:

orkli