Bibliografia
Bibliografia
Bibliografia
Bibliografia
Bibliografia
Bibliografia
Bibliografia
Bibliografia
Bibliografia
Bibliografia

Erabiltzailearen balorazioa: 0 / 5

Izarra desgaitutaIzarra desgaitutaIzarra desgaitutaIzarra desgaitutaIzarra desgaituta
 
 
La Voz de España
Amezketa'ko plazan beingo batez izan zan apustu baten berri ematen digu Iztueta’k bere liburutako batean. Irakurleontzat atsegina izango dalakoan, emen dezute aurreko aldean.

San Bartolome arratsalde bat zan. Erri-zezena toriatzen zebiltzan Amezkita’ko plazan.

Ataun’go jaun batek (Arzeluz deituraz), auxe esan zun: Bere errian ba-zala emezortzi urte osatu gabeko mutil gazte bat, plazan zebillen zezen arri adarretatik itsatsirik, buruz lurra jo-eraziko ziokena. Esan bazun esan zun!

Erronka aren albistea laister iritxi zan zezen jabearen belarritara. Gizon prestu bezala,  denboraz egin zuten apustua.

Bosna ontza urre jokatu zituzten, baietz eta ezetz. Biaramun arratsaldean, plaza berean,
ikusiko zan nork zun arrazoi.

"Amilleta" deitzen zioten baserri batean bizi zan mutilla, Ataun'en. Arzeluz jauna gabaz
jun zan "Amilleta’ra" mutillaren eske.

Neguko elurte aunditan izan ezik, gabez etzala etxeratzen, esan zioten mutillaren gurasoak. Txabola ta etzan-leku jakiñik etzula izaten, eta gabaz bere billa astea alperrikako lana zala.

Eguna argitu arte zai egotea zala onena.

Goizaldean irten omen ziran mutillaren billa, aita, mutillaren anai bat, eta Arzeluz jauna.
Ojuka asi ziranean, an agertu omen zan noizpait baso illun batetik.

Arzeluz gizon arrotza ikusi zunean, ez omen zun alderatu nai izan. Gerora, aitak eta anaiak ondo esanaren bidez, lortu omen zuten taldera ekartzea. Bixita aren motiboa zer zan jakin zunean, asko poztu omen zan gure basa-mutila .  Are ta geiago berriz Arzeluz jaunak, apustua irabazten bazun beirik onena erosi ta berari emango ziola, agindu zionean.

Ederretan ederra omen zan mutil gaztea. Gorputz egokiagorik ezin izan. Plazetara, erritara  ta lagunartera iñoiz jeixten etzalako, jantzi itxurazkorik ez omen zeukan.

Lazkao’ra jo omen zuten erropa billa. Ango jaun baten alkandora, prakak eta abarka mantarrak jantzi omen' zitun mutillak. Aiekin azaldu omen zan Amezketa'ko plazara. apustua jokatzera.

Arzeluz eta zezen-jabeak, bosna ontzako urre. Amezketa'ko alkate jaunaren eskutan ipiñi omen zituzten.

Itzal aundiko beste lau gizon izendatu omen zituzten, ezeren eztabaida, dixputa edo oker
biderik sortu al izanda ere.

Aiek erabakitzen zutenak balio zeazla, alegia.

Korpondekta guziak egin zituzten garaian, bi aldetatik konporme gelditu ziran garaian, an atera zituzten plazara zezena ta mutil basatia. Zezena gogor zigortu omen zuten ukulluan akuluz, plazara asarretatu, amorru bizian irten zedin.

Mutillari berriz, jaten eta edaten ondo eman omen zioten, eta sekula ez bezin alai eta bizkor omen zegon. Aren sasoia, noski!

Jaiotzatik itz totela omen zan mutilla. (Itz totelak “tartamudo” esan nai du erderaz.)

Plazaren goen aldetik, "atol, atol". deitzen omen zion zezenari.

Begira zeudenak, errukiak eraginda, ala esaten omen zuten:

Ori mutillaren guri, mardul! eder, galanta!

Negargarria benetan zezen likits orren adarretan gorputz lirain ori ikusi bearra!

Jira ta bira omen zebillen zezena, plazaren alde batetik bestera.

Beregana inguraturik, bere izketa tatalean, gogor eta sarri deitzen omen zion mutillak:
Atol, onala, atol.

Noizpait bear da, alakorik batean, arrabi bizian an dijoakio era otzera zezena. Kolpea emateko burua makurtzearekin batera, eltzen dio ermo adar bietatik. Lenengo abantan altxatu omen zun zezenak gure mutilla, baña, bera jetxitzean oñak lurrean ipiñi bezin azkar lepoa biurriturik, aitaren batean jo-erazi omen zion buruarekin lurra, bein alde batera ta bein bestera.

Lurrerra botata zearo azpiratua ta menderatua zeukalarik, era ontan galdetzen omen zun mutillak:

“Ein bealiot geio?”

“Zer egin bear diot geiago?”, esan nai zukean.
Berealaxe, lau erabakitzalleak, plaza osoarekin batera, Ataun'go “Amilleta'ko” mutilla izendatu zuten apustuaren irabazle, legez eta bidez. Iztueta jaio ezkero il zan  “Amilleta'ko” mutilla, larogei ta geiago urterekin.

Laguntzaileak:

orkli