Bibliografia
Bibliografia
Bibliografia
Bibliografia
Bibliografia
Bibliografia
Bibliografia
Bibliografia
Bibliografia
Bibliografia

Erabiltzailearen balorazioa: 5 / 5

Izarra gaitutaIzarra gaitutaIzarra gaitutaIzarra gaitutaIzarra gaituta
 

 
Zeruko Argia , 1967 Abenduak,17
Ikusteko begirik eta entzuteko belarririk duenak, Iztueta-ri Zaldibi-n egin zaion omenaldia ez zaio berehala ahaztuko. Zaldibitarrok behintzat,  ez dugu ahaztuko. Ez orixe!

Zer-nahi ikusgarri eta zer-nahi entzungarri izan dugu Joan daneko aste hortan . Denetik! Bost konferentzia zeiñ baiño zeiñ, pintura, eskultura erakusketa biziro ederra, liburu eta disken azoka, bi teatro emanaldi.  Ez Dok Amairu-koak kantuz kantari, txalapartariak, danbolinteroak, bost dantzari talde, herri-meza apartekoa, aurresku eta dantzarien saioa ,eta abar eta abar. Zer asea! Ez, ez... ez dugu berehalaxe ahaztuko. Iztuetaren izenean zortzi egun hotan egin dana!

Gauza bat da, gauza asko egitea eta beste ba.t, oso bestea, guzti hori tajuz egitea. Dana atera zan eder, bikain, ezin hobeto. Akatsik izan zala? Ttiki-ttikiren bat behar bada, halakoxe ttikia, ikusi zan ederraren ondoan hutsaren urrena baita.

Guk bezala, pentsatzen dute zaldibitarrek. Egun hoietan belarriak erne ibili dituenak, behin baiño gehiagotan entzun du: “honelakorik ez genuen sekula ikusi”; “aparteko jaialdia izan dugu”; “atzokoa ona bazan, gaurkoa hobea”; “oraingo hontan marka guztiak hausi dira”; “eguzkia eguzki dan ezkeroztik ez dugu holakorik ezagutu”; eta horrelako asko eta asko.

Momentu hau, gure ustez, eskerrak emateko ordua da. Eskerrak: diruz lagundu zuten herritar eta kanpotar guziei; Herri-ko-etxeko agintariei; eliza funtzioak egiteko erreztasun guztiak eman zituen parroko jaunari; konferentzietara eta ikusgarri guztietara parraparra bildu ziran deneri; eskerrak batez ere...

Hau beste kontu bat da. Hitz haundirik ibili gabe, hobe dugu sinpleki esatea: eskerrak komisioko jaun-andreei . Horrelaxe; jaun-andre. Benetan jaun eta andre haundi  agertu baitira komisiokoak. Eskerrak zuei!

Beste gauza bat esan gabe ez genuke bukatu nahi. Jakin dugunez, Donostia-ko zenbait pertsonek ere ederki baiño ederkiago lagundu dute Zaldibitarren alde egin duzuen lan guztiagatik, milla esker!

ZALDIBITAR BATZUEK

Laguntzaileak:

orkli