EGILEOR

Erabiltzailearen balorazioa: 5 / 5

Star ActiveStar ActiveStar ActiveStar ActiveStar Active

MEIZAL baserria Egileor auzoko baserria da. Bere inguruko baso eta zelaien izenen artean dauzkagu: Egizu, Atariko zelaia, Beheko soroa, Eutera... Baserritik kalerainoko bidea 1960 inguruan egindakoa omen da. Orduan eskarbilarekin egin zen. 1980ko hamarkadan porlanez.

Erabiltzailearen balorazioa: 5 / 5

Star ActiveStar ActiveStar ActiveStar ActiveStar Active

GORRIÑE Egileor auzoko baserria da. Baserri inguruko soro eta zelaien izenen artean daude Etxe-barruti, Añi, Zulota, Aldapa, Bekobarrena, Soroaldeko ateta, Kaskagañe. Baserritik elizara ordu laurdeneko bidea dago eta lantegira ordu erdikoa. 1970ean egin zuten auzoko bidea, eta etxearen jabe egin ziren 1984an. 1970ean berritu zituzten etxeko sukaldea eta komunak.

Erabiltzailearen balorazioa: 0 / 5

Star InactiveStar InactiveStar InactiveStar InactiveStar Inactive

ZULOTA Egileor auzoko baserria da. Bertakoek diotenagatik bere izena zulo batean egotetik datorkio. Baserri inguruko soro eta basoen izenen artean daude: Auzko barrutie, Mantoni soroa, Etxealdeko zelaia, Birane, Pikoango, Soroberri, Galtzo, Gaztinzabal. Baserritik herrira ordu erdiko bidea dago. 1980 inguruan egin ziren auzoko eta etxerainoko bideak.

Erabiltzailearen balorazioa: 0 / 5

Star InactiveStar InactiveStar InactiveStar InactiveStar Inactive

GOSKINDI Egileor auzoko baserria da. Bertakoek diotenagatik, izenak adierazten du, garai batean gorosti asko zela inguru hauetan. Bere inguruko baso eta zelaien izenen artean dauzkagu: Auzko soroa, Eskribau zelaia, Etxe azpi, Txitxo soro, Soro txiki, Eliz baso...

Erabiltzailearen balorazioa: 0 / 5

Star InactiveStar InactiveStar InactiveStar InactiveStar Inactive

BIOSOLA Egileor auzoko baserria da. Bere inguruko baso eta zelaien izenen artean dauzkagu Muittondo, Amandre edo Etxaburu. Bertakoek diotenagatik baserriaren izenak “Bide atzeko ola” adierazten omen du.

Laguntzaileak:

orkli