pdf

Azaroa 26

Azaroa 27

Azaroa 28

Azaroa 29

Azaroa 30

Abendua 1

Abendua 2

Abendua 3

   
1967ko OMENALDIA .1767-1967: JAIOTZAREN II. MENDEURRENA
 
Zaldibin bertan eskainitako omenaldian Udalak Goiko Kaleko Plaza eskaini zion Iztuetari eta festetako egitarauan aipamen zuzenik egin ez arren, urte berezia izan zen. Ez Dok Amairu-tik Lourdes Iriondo eta Benito Lertxundi eta Beasaingo Zortzikotea kantuan, Lopetegi eta Azpillaga bertsotan aritu ziren festetan. Handik laster, Iztuetaren jaiotzaren bigarren mendeurrena zela eta Azaroaren 26tik abenduaren 3ra eskainitako kultur astea ere bete-betea geratu zen , orduan , Goierrin, artean, ohikoak ez ziren txalaparta , ttuntturruak ere festa giro gogoangarria eragin zutelarik.
 
Urte berean , ezin da ahaztu, mendeurrena ospatzeko, Donostiak udalak ere, 1967ko azaroaren 29an, Iztuetari , Euskadiko Plazan, Nestor Basterretxeak egindako eskultura inauguratu zuen. Irudi honen modernotasunak eztabida piztu zuen. Gainera Donostiakok udalak kale bati Iztueta izena jarri zion.
 
Baina musika , ikuskizun eta hitzaldi sortaz gain , azpimarratzekoa da garaiko prentsan oihartzun handia izan zuela Iztuetaren jaiotzaren bigarren mendeurrenak.
 
Alde batetik, Jose Garmendiak berak Diario Vasco eta La Voz de Españan argitaratutako artikuluak daude. Baina orduko La Unidad edo La Hoja del Lunes-en ere argitaratu ziren hainbat artikulu. Arestian aipatutako Jose Garmendiaz gain Juan San Martin, Artetxe, Basarri, Jose Maria Donosti, Iñaki Linazasoro, Luis Pedro Peña ... etengabe aritu ziren .
 
Beste alde batetik, euskal kultura indartzeko mugimendua ere buru-belarri sartu zen omenaldian.
 
1967ko omenaldian euskal kulturaren alor guztiak ( eskultura, musika, literatura...) berpizkunde arora sartu ziren. Iztuetaren omenez ospatutako ekitaldiak IRUDIAK atalean ikus daitezke.
 
Nolanahi, nabarmengarri da Iztuetaren ezagupena eta dantzei egindako ekarpenei buruzko informazioa ere emendatu zela aurrerantzean, esate batera, 1968an Pujanaren, Iztuetaren ikaslearen, mendeurrena ospatu baitzen. Alde horretatik esan daiteke, 1967ko omenaldiak Iztuetarekiko interesa piztea lortu zuela. Esan daiteke, halaber, garai hartan ere Iztuetarekiko interesaren atzean ere antzeman zitezkeela ikuskera ideologiko ezberdinak, alde batean abertzaleak eta bestean zegoen ordenari men egiten ziotenak.

Laguntzaileak: