Erabiltzailearen balorazioa: 5 / 5

Star ActiveStar ActiveStar ActiveStar ActiveStar Active
 

dantzari eguna 1972 1.gif  
Dantzariak Iztuetari eskainitako irudi aurrean  
 

Zaldibin ospatu zen 1972ko maiatzaren 7an Eskolarteko Lehen Dantzari Txiki Eguna . Zaldibira etorri ziren aurretik Deba, Donostia eta Tolosako jaialdietan klasifikatutako dantza-taldeak. Egun hartako programaren zehaztasunak bildu zituen Javier Aramburuk La Voz de Españan. Diario Vascok ere hainbat kronika eta orri eskaini zizkion egunari, maiatzaren 3an eta 9an.

Egun haietako egunkarietako irudiak ikus daitezke orri honetan bertan, IRUDIAK atalean.

Jose Garmendiak dionez " 14 urtetik beherako umentzat zen eta 24 talde bildu ziren ( 700 ume)." Ez da ahaztu behar Zaldibiko Xalbador Garmendia izan zela, besteak beste, mugimendu honi hasiera eman zion UDABERRI DANTZA taldearen sortzaileetako bat, Tolosan,1957an.

Omenaldi honetan Juan Lope eskultore tolosarrak , Juan Ignazio Iztuearen busto bat eskaini zion Zaldibiko herriari.

Baina azpimarratzeko beste puntu bat da, harrez gero, dantzak erakusten, haurrekin egin den lana izan da, eta baita, Eskolarteko Lehen Dantzari Txiki Egun haren aldarrikapen zentzua.

Aldarrikapen hori, euskal dantzak suspertzeko sortutako hainbat eta hainbat ekintzetan nabarmendu daiteke, eta ekintza horietan, sarri, Iztuetaren berri eman ohi zen. Hala ikus daiteke, esate batera, ARGIA taldeak, 1972an egindako esku- programan, hemen klikatuz jaitsi dezakezunapdf.

Laguntzaileak:

orkli