Goiherriko Euskal Eskola Maizpide Euskaltegia. III.Gerriko Ikerlan-Sariketa "Juan inazioa Iztueta Etxeberria"
JOSE INAZIO ANSORENA MINER "IZTUETA eta ALBENIZ-en musika bilduma"
Garmendia Arruabarrena, Jose "Iztueta'ren olerkiak
Garmendia Arruabarrena, Jose "Iztueta'ren olerkiak
Garmendia Arruabarrena,Jose "Obras ineditas de Iztueta"
1945: Plaza Iztueta
Juan Inazio Iztueta Etxeberria

Erabiltzailearen balorazioa: 0 / 5

Izarra desgaitutaIzarra desgaitutaIzarra desgaitutaIzarra desgaitutaIzarra desgaituta
 

 

pdf

1

 

.................. a da

guztiz egoquia

aspaldian cembaitec

gogoan euquia:

contentu da galaia

orobat novia,

¡Ah, ceñec leucaquean

gaur oien toquia!


2

Mundu guztian dauca

gizon prestu fama,

Don Jose Franzisco da

Arrieta jauna:

zuzen eguiten badu

artu duen lana,

¡zoriontsu da orren

jabe eguin dana!


3

 

Ongui daquigu nor dan

eta nolacoa,

Doña Mari Antoni

Bidaola-coa:

berez alaia da, ta

sasoi onecoa,

¡non arquitu beste bat

au bezelacoa!


4

 

Gazte gaztetatic da

doañez (1) jancia,

bere amac alboan

guriro acia:

Jaungoicoac emanic

alaco gracia,

¡gosho ta maitati da

esan al guzia!


5

 

Ezcontz au icusiric

oien gurasoac

atseguiñetan daude,

orobat auzoac:

Jaincoari eguiñaz

erregu gozoac,

izan ditezen beti

garbi ta jasoac.


6

 

¿Ceñec eguingo ez du

pozquidaz algara?

¡nere gogoa beintzat

gaurcoan ala da!

Jaunari escaturic

iñolaz al bada,

izan ditzaten asco

seme ta alaba.


7

 

Burnia eguiteco

beti da autua

Olaco sutan arri

ongui berotua:

ugari emango du

arc bere frutua,

lenago sarrichotan

ez bada urtua.

   

 

(1) Doañez=virtutez

Laguntzaileak:

orkli