Goiherriko Euskal Eskola Maizpide Euskaltegia. III.Gerriko Ikerlan-Sariketa "Juan inazioa Iztueta Etxeberria"
JOSE INAZIO ANSORENA MINER "IZTUETA eta ALBENIZ-en musika bilduma"
Garmendia Arruabarrena, Jose "Iztueta'ren olerkiak
Garmendia Arruabarrena, Jose "Iztueta'ren olerkiak
Garmendia Arruabarrena,Jose "Obras ineditas de Iztueta"
1945: Plaza Iztueta
Juan Inazio Iztueta Etxeberria

Erabiltzailearen balorazioa: 0 / 5

Star InactiveStar InactiveStar InactiveStar InactiveStar Inactive
 
pdf
 

1

Amodio beroac

guztiz arrigarri,

nere biotza dauca

estu eta larri:

adirazo nayean

argu  i eta garbi,

nere sentimentuac

dama eder bati.

2

Biotz biotz nereco

chanchancho arguia,

esango dizut nere

barrungo barria:

gaztetan izandu naiz

arras jostatia,

bañan naitasunaren

guztiz beldurtia.

3

Amodiozco su gar

portitzen iguesi,

oraindaño, maitea,

izandu naiz bici:

bañan zure ichurac

zain odol ta guci,

arras beti betico

biotza dit josi.

4

Nere maite maitea,

ustez ustecabe

betico eguin zaizquit

biotzaren jabe:

iltze gogorraz ondo

loturic alere

nere corde guztiac

gueroztican daude.

5

(Ikusi) albacentza

jarriric begira

nere biotz gaishoan

dagoen erida:

batean bazterrera

bestean erdira,

gorputz guztian dabil

jira eta bira.

6

Egunaz ere bai, ta

gauaz asco aldiz,

nere odolac pill pill

iraquiten dabiltz:

ishurico nituzque

ala bear balitz,

maite zaituralaco

biotzetic anitz.

7

Aingeru gazte eder

goisho eta piña,

zu maitatutzeco da

beti nere griña:

sendatu albacenza

nic daucadan miña,

nere biotz gaishoac

ah cer atsegiña!

8

Maite maitagarria

zugana beguira,

nere biotz biguña

urtutzen ari da:

egun oetan guztiz

estu ta larri da,

azal uts biurturic

nequetan jarri da.

9

Biotz biotz nereco

maitati maitea,

nere pena andiaz

urriqui zaitea:

zure escuan dago

nere izatea,

indazu osasuna

ta atseguin betea
10

Nere maite polita

iñolaz albada,

ez nazazula arren

penaturic laga:

zu maitatzeagatic

ala bear bada,

bicia utzico det

orain bereala.

11

Galdu arren bicia

secula betico,

amodioa ezdit

iñorc erequico:

zu maitatu bague nic

ez nuque etsico,

biotzaren mamitic

etzaitut utzico.

12

Ezur ta mami oso

zain odol ta guci,

maite zaitut maitea

ez alere guchi:

naitasun bero oni

ez ateric ichi,

zure albo gozoan

nai nuque nic bici.


(1) Amodioac lotua daucan galay gazte lirain batec, biotzaren erdi erdico mamitic chit asco nai dion dama eder bati biraltzen diozcan itzneurtuak

Laguntzaileak:

orkli