Goiherriko Euskal Eskola Maizpide Euskaltegia. III.Gerriko Ikerlan-Sariketa "Juan inazioa Iztueta Etxeberria"
JOSE INAZIO ANSORENA MINER "IZTUETA eta ALBENIZ-en musika bilduma"
Garmendia Arruabarrena, Jose "Iztueta'ren olerkiak
Garmendia Arruabarrena, Jose "Iztueta'ren olerkiak
Garmendia Arruabarrena,Jose "Obras ineditas de Iztueta"
1945: Plaza Iztueta
Juan Inazio Iztueta Etxeberria

Erabiltzailearen balorazioa: 0 / 5

Izarra desgaitutaIzarra desgaitutaIzarra desgaitutaIzarra desgaitutaIzarra desgaituta
 
 
pdf
 

1

Viva Tolosaco erria

larumbat --oro du feria,

biltcen dala det berria

Guipuzcoaren erdia.

Oi, oi, tira, tira,

Tolosan ibiltendira.

2

Zar ta gaste prestu anitz

saldu-erosian dabiltz

eta apez jaunac berriz

ase naiean eperquiz.

Oi, oi, etc.

 

3

Eperric onenac non diran

cale guztietatic giran

escopetarequin miran,

fidatu zaitezte nigan.

Oi, oi, etc.

 

4

Beguia erdi ichiric

apezac tiro uts guichi dic:

cogitzen badu biciric

mutilduco du ishillic.

Oi, oi, etc.

5

Arquitzen badu eperra

beren artean dute gerra,

endemas bada ederra,

jan bear dute berela.

Oi, oi, etc.

6

Apezac humillatzen lan da

endemas badaude edanda;

eperquiric jaten emanda

ishiltzen da aien demanda.

Oi, oi, etc.

7

Calean eta basoan

apezak badu auzoan

eperra janari gozoan

eroriko da lazoan.

Oi, oi, etc.

8

Lumatu berrian beti

eperra maingu da egoti,

edan ezquero gogoti

ardo goxo oneti.

Oi, oi, etc.

9

Eper gazte odol beroac

ez dira jatorriz gueldoac;

baiño lumatzean egoac

gueyenak dira eroac.

Oi, oi, etc.

10

Ardo on ta bizcochoac

eta amorrai leunchoac

diralaco aiñ goishoac

nai ditu eper gaihisoak.

Oi, oi, etc.

11

Apezac nik baiño obequi

gauza ona zer dan ba daqui:

churicaturic ederqui

jaten du zenbait eperqui.

Oi, oi, etc.

12

Eper gaztearen chichia

coipe utsa da guztia,

odolqui leunean bustia

chit da janari eztia.

Oi, oi, etc.

13

Agorra eta urria

eper eizeracoac dira:

orduan dute furia

ta istar mardul guria.

Oi, oi, etc.

14

Artoa eta gaztaña

ugari ba dute, baña,

eper gaztearen maña,

naigo dut arraren zaña.

Oi, oi, etc.


Laguntzaileak:

orkli