Goiherriko Euskal Eskola Maizpide Euskaltegia. III.Gerriko Ikerlan-Sariketa "Juan inazioa Iztueta Etxeberria"
JOSE INAZIO ANSORENA MINER "IZTUETA eta ALBENIZ-en musika bilduma"
Garmendia Arruabarrena, Jose "Iztueta'ren olerkiak
Garmendia Arruabarrena, Jose "Iztueta'ren olerkiak
Garmendia Arruabarrena,Jose "Obras ineditas de Iztueta"
1945: Plaza Iztueta
Juan Inazio Iztueta Etxeberria

Erabiltzailearen balorazioa: 0 / 5

Star InactiveStar InactiveStar InactiveStar InactiveStar Inactive
 
 
pdf
 

1

Villafranca-co erri

prestu ta leyala

ba daquigu guztioc

Guipuzcoan dala:

ango iru galairi

iñolaz al bada

sei edo zazpi verso

bear diztet para.

2

Bata apez dago ta

besteac ezkongai

gauza charrik ayentzat

ez nuque esan nai:

batetic cintzo dira,

bestetic chit alai

alcargana batutcen

dira aste ta jai

3

Erdaraz tertulia

euscaraz ballera,

au izango da nere

bersoen sarrera;

orain lau illabete

asi zuten bera

amar libra candela

arguitan erre da.

4

Sarobe irurquia

Sel Triunvirato

eman zayon izena

ez baitu giraco:

gaurcoa igaro ta

prest dago bigarco

ongui anayatuac

beti daudelaco

5

Sei ta erdietatic

zortzirac artean

egoten dira berac

atseguin batean:

iracurri, jolastu

cantatcen paquean

candela ifiñiric

bonbilla batean.

6

Jarriac dauzcate prest

beti iru silla

guela artan besteric

ez diteque billa:

oec dituztelaco

berentzaco diña

gueyago ez jartceco

artu zuten griña.

7

Urte ascoz dedilla

ballera au bici

gauza ona beñere

ezta bear utci:

oraindaño izan da

orrelaco guichi

guizon prestu danari

ez ateric ichi.

 

Laguntzaileak:

orkli