Goiherriko Euskal Eskola Maizpide Euskaltegia. III.Gerriko Ikerlan-Sariketa "Juan inazioa Iztueta Etxeberria"
JOSE INAZIO ANSORENA MINER "IZTUETA eta ALBENIZ-en musika bilduma"
Garmendia Arruabarrena, Jose "Iztueta'ren olerkiak
Garmendia Arruabarrena, Jose "Iztueta'ren olerkiak
Garmendia Arruabarrena,Jose "Obras ineditas de Iztueta"
1945: Plaza Iztueta
Juan Inazio Iztueta Etxeberria

Erabiltzailearen balorazioa: 0 / 5

Star InactiveStar InactiveStar InactiveStar InactiveStar Inactive
 

 
pdf
 

 
1

 

Cantari asicen naiz

adi nazazu;

nic daquidana ceurchoc

jaquingo dezu:

egon ixillic,

gauza pollit ascoac

esan ditut nic.

 
2

 

Churrut churrut asi da

urlia edaten,

cer guertatuco zayon

ez du pensatcen:

mingaña lodi

itzac ceñec aditu

orduan ari?

 
3

 

Buru queaz betea

zorabillaca,

iritxi dabillela

lurra giraca:

begui zacarra,

uste du bi dirala

argi bacarra.

 
4

 

Ibilltcen asitzean

ankac gurutze,

burua macur oquer,

lepoa luce:

siasca eguiña,

bideric zabalena

ez da aren diña.

 
5

 

Ederra dec planta ori

guizon batentzat!

nic ez niquec ala nai

nerezat beinzat;

tonto lapico!

oitura circill ori

noiz duc utzico?

 
6

 

Oa echera eta

oian sartu

inorc ez ecusteco

i ain zoratu;

lotsagarria,

iturriz itzali zac

goiz egarria.

 
7

Ez baduc ic utzicen

oitura charra,

igatic eguingo dic

munduac farra;

ez duc andia!

ongui irrigarri duc

guizon ordia.

 
8

 

Orra consejuchoac

ongui cumplitu:

eguiarican asqui

dezu aditu;

zurezat obe

betecen ba dituzu

lasaitu gabe.

 
9

 

Ibillcen ez bacera

edanaz arin,

esanac esan, eta

eguiñac eguin,

ortic ibilli!

ez nic caso gueyago

astotzar orri.

 

Laguntzaileak:

orkli