Goiherriko Euskal Eskola Maizpide Euskaltegia. III.Gerriko Ikerlan-Sariketa "Juan inazioa Iztueta Etxeberria"
JOSE INAZIO ANSORENA MINER "IZTUETA eta ALBENIZ-en musika bilduma"
Garmendia Arruabarrena, Jose "Iztueta'ren olerkiak
Garmendia Arruabarrena, Jose "Iztueta'ren olerkiak
Garmendia Arruabarrena,Jose "Obras ineditas de Iztueta"
1945: Plaza Iztueta
Juan Inazio Iztueta Etxeberria

Erabiltzailearen balorazioa: 0 / 5

Izarra desgaitutaIzarra desgaitutaIzarra desgaitutaIzarra desgaitutaIzarra desgaituta
 

   

Zaldivian urriaren 14 garrenean 1827 urtean

Nere atseguiñezco Juan Ignacio, ta biotzaren erditic chit maite dedan adisquide laungarria: amabost egun da aurquitcen naizela Amorranaz deritzon gaitz triste, ta goaicarri batequin, ta cembat modura sayatu naycen osasunaren billa dala izañequin, dala sancria, la beste modu ascoz, ez ditut menderatu eta gaur goizean aiz oñaza aundiaquin aurquitcen ninzala, emandirate cucharabat erari ain gozoa, ta ain miragarria, nun ordu bigarrengo estomago gogortasuna, ta legortasun guztiac garvituric aurquitu naiz supituan bezela chit nere arrasoi, ta osasun onean. Graciac Irastorza Jaunari (1), zeñec eguin dirán mesede miragarri au.

Beragaitic, datorren asteizquean gaveraco aguertuco zaio Mirabe bat, emengo alaba, ta escuratuco dio Botella bat neretzat, ta berac emango dio botellaren Balioa. Mesede au zorco diot, eta eraten dedan bacotcean oroituco naiz nere lagunez. Biar Jaungoicoac naibadu goaz Maria Ignacia bere Anaia ta Illoba Lazcauco Conbentura, Santa Theresa Jesusenaren sermoia predicatu, eta eguna pasatcera, ta baldin gogoac laguntcen badit, Españiaco Alaba doatsu onen gloriac esando güero, escatuko diot beguira deguiola Fernando gure Errege gozo, bigun eta maitagarriari vegui onaquin garaitu ditzan Absalon lotsagabearen guisa bere Ayta onaren contra armatu dirán seme galdu oriec. Erac dira Constitucioco demboran emen alchatu cirauac becin escandaloso, ta exemplo gaiztocoac, ta belts guciac baño belzagoac. Religioaren capa ta estalquiarequin Religioaren contra alchatu diranac, ta nailuquetenac Realisten icen falsoarequin eren gustora vici. Realista modacoac, guipuzcoatarren Etsayac, bere odola ucatu dutenac, ta guissatasunaren desonragarriac. ¿Cer izango guzaz, baldin Provinciaco Diputadu Jaun, bere Aratzoiz, edo consejeroaquin adicrazo ezpaliote Erregue Jaunari, Provinciaren leyaltasun ta voluntario Realisten icen berri ori emendic escutaturic, Tercioac bere mendean eduqui espalitz? Orain esagutuco dute Errege Jaunac, ta bere urrengoac nolaco leyatasunez provincianoc Nobleac amparatu duten Errege Jauna, ta Religioa. Asco da, ta aguindu zure adisquide maiteari.

Fr. Isidro de Jesús (2)

(1) Era éste Alcalde de la villa.

(2) Religioso del Convento del Carmen, donde también estuvieron Fray Bartolomé de Santa Teresa y Lardízabal. Sirvieron durante ciertas épocas a la parroquia de Zaldivia. ¿No habrá que colocar quizá aquí parte de la formación de Iztueta?

Laguntzaileak:

orkli