Erabiltzailearen balorazioa: 5 / 5

Star ActiveStar ActiveStar ActiveStar ActiveStar Active
 
mamonea

IRASTORTZA NAZABAL familia  
mamonea

Baserriaren arrastoa idatzietan

Mamune agertzen da 1783-12-17an, Francisco Antonio de Echaveren aurrean, Enerio eta Aralarko sailen erabileraz bitartekari bati emandako botere emaileen artean. Etxe horretako familia baten ordezkaria izan zen bileran.

pdf

 

MAMUNE Saturdi edo Urreta auzoan dago. Etxearen inguruko paraje batzuen izenak hurrengoak dira: Etxeazpiko soroa, Partzena soroa, Biandetxe soroa, Mamuneko ordeka, Arrue, Mutsondo, Angelu soroa, Goiko soroa, Etxeatzeko soroa... Aldamenean dago oraindik aspaldi izandako baserriaren koadroa. Teodorok berak ez zuen ezagutu eraikuntza eta bere aitonak juxtu-juxtu. Garai batean, sukaldea egin zen tokian, intxaurrondoa zegoen, handia gainera.

Aitona Martin, Lorenzoren semea eta Teodororen aita, Jobita Nazabalekin ezkondu zen eta hamar seme- alaba izan zituzten: Maria, Teodoro, Joxepa, Pedro, Joxe, Kruzito, Ximona, Lutxi, Inazio eta Jexux.

Pasadizoak


Kazuelada bat bakailao

Zaldibiko panaderoa, Joan Manuel Mendizabal,
Mamunen jaioa omen zen. Berak esaten omen
zuen maiz:


−Ni hortxe jaiotakoa naiz. Mamuneaino kotxez
iristeko modua egiten duzuenean, nik kazuelaka
bat bakailao eta bi garrafoi ardo (bat bertakoentzat!)
eramango ditut!− Eta baita hitza bete ere!
Trapala! Hura izan zen afaria egin zutena! Gero,
bidea egiten jarraitu zuten.


Tratua


Teodoro mutil kozkorra zenean, hamabost bat
urte, aita Martinek Biandetxekin tratua egin zuen:
honek etxea altxatuko zion eta hark baserriko lanetan
lagunduko zion. Ordainketarik ez, ordea,
eta erabat haserre bukatu zuten. Azkenean Izarko
bi harginek eta Arruko Iraolaren artean egin zuten
lana.


Informazio emailea: Koro Irastortza Etxeberria

 

Teodoro etxera ezkondu zen 1957an Kristina Etxeberriarekin, eta bi alaba izan zituzten, Koro eta Arantxa. Ezkonbidaia Iruñera eta Bilbora egin zuten, zortzi egunez. Bost urte egin zituzten Mamunen eta handik Abaltzisketara joan ziren bizi izatera.

Aitona Martin beti zegoen obrak egiteko prest, hau egingo nioke, horrelaxe hobeto legoke… Teodorok gogoratzen duen lehen obra teilatua altxatu ziotenekoa da.

Larraizko kamiñoa, gerra bukatu eta berehala bukatu zuten (Teodorok umetan hango obratan jolasean ibiltzen zirela dio). Saturdikoa, ordea, askoz ere beranduago izan zen, soldadutzatik itzuli eta ezkondu bitarte horretan (1947-1957). Auzokoak ez ziren ados, baina azkenean hasi ziren eta ilusio handiz joaten ziren lanera. Idiz tiratutako kamioian etortzen zen materiala. Saturdirainoko izkinara iristean, mendixka baten azpian izugarrizko labe pila azaldu zen. Labe txikiak ziren… Zertarako ote ziren? Behe aldera izugarrizko zuloa zuten, adreiluz eginikoak… Ermita berritzen ari zirela ere, kutxa bat aurkitu zuten, losa bat, dotore-dotore ajustatuta. Paretaren azpian zegoen! Noizkoa ote zen? Ez zuten gauza garbirik atera. Oraindik ere kontu haiek jakiteko irrika bizian egoten da Teodoro.

Baserritik ateratzen zuten bizimodua, sega eta laia majo erabiliz. Garai hartan auzoan pentsatzen omen zuten fabrikako lana kaltegarria zela osasunerako, petxutik eta gaixotzen zirela. Teodoro, halere, gazterik hasi zen etxetik kanpo lanean, zerran (Zubiondon), hargintzan, peoi etabar, harik eta 1950ean Fabrika Handian hasi zen arte.

 
 pdf    
 
 
WEB HONETAN informazio gehiago :
 
Irudiak : Manuel Etxeberriaren argazkiak: Bideoak : Teodoro Etxeberria. Mamonea. PDF batean nire aitak kontatutako historiak eta Mamoneako Irastorzatarren genealogia apur bat jarri dut. Etxean gustukoak izango ziren beste kontu batzuk ere txertatu ditut bertan. Bideoak, berriz, hurrengoak dira:
• Teodoro eta Kristina Larraitzen ezkondu ziren 1957an.
• Bartzelona-Paris-Miranda
• Saturdiko kaminoa egiten ari zirenekoa
• Motoz zihoazeneko hura
• Martin Irastorza Xakalato izeneko terrenoa erosi zuenekoa
• Kristina eta bere koadrila Igaratzara joan ziren eta batzuk mareatu egin ziren. Peztarik ez eta zaldibitar batzuen laguntza izan zuten.
• Telefonorik ez zegoen nonahi garai hartan
• Gerra Zibil garaian, nire aita Teodorok 10 urte zituen. Ondo gogoratzen ditu orduan izandako gorabehera batzuk.
• Zaldibian bazen mediku bat beti mozkortuta izaten zena.
 
Bideoak
 
 
 

 

MAMONEA: IRASTORTZA NAZABAL FAMILIA

 

 

MAMONEA, airetik ikusia

Informazio berria bidali nahi badiguzu, jar zaitez gurekin harremanetan E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.

Laguntzaileak:

orkli