Erabiltzailearen balorazioa: 5 / 5

Star ActiveStar ActiveStar ActiveStar ActiveStar Active
 

 

olalde

 

 

GARMENDIA ARRUABARRENA familia

Baserriaren arrastoa idatzietan

Olalde agertzen da etxe izen gisara 1783ko abenduaren 17ko botere emaileen artean, eta ordezkari bakarrarekin, etxebizitza bakarrekoa izango zelako, ziurrenera.

 

Liburu fitxa jaitsi

 

pdf

 

OLALDE Aiestaran Erreka auzoko etxea da. Etxebizitza bakarra da. Etxe inguruko soro eta zelai izenen artean daude: Ordeka, Etxe-aurre...

Erlek esaten zaie Olaldekoei.

Etxea Amundarain ibaiaren ertzean dago eta uholdeak izan dira behin baino gehiagotan.

Etxe jabe dira 1990az geroztik eta orduan berritu zuten etxea erabat.

Pasadizoak

Aitona bizkarrean

1953an izugarrizko euriteak izango ziren eta sukalde inguruko ohean zegoen Joxe Mari aitona, Matias semeak bizkarrean hartu eta ganbarara eraman omen zuen.

Informazio emailea: Maria Irastortza

Eskolara oinez hamarren bat minutu zuten.

 

Joxe Mari Garmendia, Aistrangoena baserrikoa, Olaldera ezkondu zen, bertako alaba Maria Luisa Arruabarrenarekin. Bost seme-alaba izan zituzten: Joxpiñaxi, Bittori, Matias, Joxepa eta Karlota.

Matias Garmendia Aierdiko Maria Irastortzarekin ezkondu zen 1952ko irailaren 27an. Zaldibin ezkondu, Estankon bazkaldu, eta ezkontza-bidaia Arantzazura eta Burgosera egin zuten. Matias, beti, Beasaingo Fabrika Handian ibili zen lanean, 1940az geroztik, eta bizikletan joaten zen. Hala ere, behiak bazituzten, lauzpabost buru. Garia, artoa eta babarruna egiten zuten, eta esnea saltzen zuten, bai kale etxeetan eta, baita gero, letxeriara ere.

Maria alargundu zen eta, 1967an, Joxepa, bertako alaba, Azpikotxeko Joxe Mujikarekin ezkondua, Olalde baserrira etorri zen. Zaldibin ezkondu, bazkaria Ordizian egin eta ezkontza-bidaia Madrilera eta Santanderrera egin zuten. Joxepak eta Joxek bi alaba izan zituzten: Mila eta Amaia.

 

OLALDE : GARMENDIA ARRUABARRENA FAMILIA

OLALDE, airetik ikusia

Informazio berria bidali nahi badiguzu, jar zaitez gurekin harremanetan E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.

Laguntzaileak:

orkli