Zaldibiko familiak
Zaldibiko familiak
Zaldibiko familiak
Zaldibiko familiak
Zaldibiko familiak
Zaldibiko familiak
Zaldibiko familiak
Zaldibiko familiak
Zaldibiko familiak
Zaldibiko baserriak
Zaldibiko baserriak
Zaldibiko baserriak
Zaldibiko baserriak
Zaldibiko baserriak
Zaldibiko baserriak
Zaldibiko baserriak
Zaldibiko baserriak
Zaldibiko baserriak

URRETA

MAMONEA ( MAMUNEA) Saturdi edo Agarre-Urreta auzoan dago.Mamunea agertzen da 1783-12-17an , Francisco Antonio de Echaveren, aurrean Enirio eta Aralarko sailen erabileraz bitartekari bati emandako botere-emaileen artean. Etxe horretako familia baten ordezkaria izan zen bileran.

IZAR BERRI Saturdi edo Urreta auzoan dago. Etxe berria egin zuten 1947an, eta etxe-jabeak dira. Aurretik, baina, 1936an erosi zioten Irizar Bekoa baserria bizkonderen bati, Clemente Lasa, Ebaristoren aita, ordezkari zela. Lehengo izena Izar-Azpikoa zen. Inguruko soro eta parajeen izenen artean dira Goiko-soro, Etxagu, Kokoso, Luberri- Malkorra. Saturdira bitarteko bidea 1953an egin zuten eta etxerainoko bidea, berriz, 1967an, auzolanean eta eskarabila erabiliz. Eskolara oinez joaten ziren, ordubete edo ordu eta erdiko bidea eginez.

URTANE Urreta auzoko baserria da. Bere inguruko baso eta zelaien izenen artean dauzkagu Malkorre, Mitxela, Goiko soroa eta Beheko soroa. Urtanekoen izengoitia Tximela da. Oinez herriko plazatik ordu erdira dago, eta lantegira hiru ordu laurdeneko bidea zen.

OTSAITZA Urreta auzoko baserria da. Bere inguruko baso eta zelaien izenen artean dauzkagu Urruzulo, Intsauretik, Probea basoa eta Eliz basoa. Bertakoek diotenagatik, baserriaren izena inguruan otso asko zebiltzelako- edo izango omen da.

IZAR BEKOA edo Izar Azpikoa Saturdi edo Urreta auzoan dago. Etxe-jabeak dira 1915az geroztik. Hamabost mila pezetan erosi zuten etxea eta 1950. urte inguruan berritu: tabikatu, zatitu…

ZALDIBIKO FAMILIAK:BASERRIAK

ZALDIBIKO FAMILIAK:KALE ETXEAK

Laguntzaileak: