Erabiltzailearen balorazioa: 0 / 5

Izarra desgaitutaIzarra desgaitutaIzarra desgaitutaIzarra desgaitutaIzarra desgaituta
 
agarre urreta

NAZABAL MIMENDIA  familia

 

agarre urreta

Liburuko fitxa jaitsi

pdf

 

ARREURRETA Saturdi auzoko baserria da. Inguruko paraje eta soro izenen artean daude Frantzessoro, Errekondo, Barrutialde, Luberri, Bordate, Txakalato, Elizegiko iturria.

Etxe jabe dira, aitona-amonek erosi baitzuten. Lazkaoko mojei erosi zieten etxea. 1960-70eko hamarkadan berritu zituzten sukaldeak, komunak etab.

Auzorako bidea 1955ekoa da. Bide hori egiteko gorabehera asko izan omen ziren. Etxetik ordu erdia behar zuten herriraino eta eskolaraino. Herrian Mariaundinen erosi bokadiloa eta denda ondoko iturrian eserita jaten zuten, ura edanez.

Bitarte horretan, jolas moduan bazen ere, borroka asko egiten omen zuten, eta neskak ezkutaketan eta puxtarritan jolas egiten zuten, eta goiko pisutik batzuetan ura botatzen omen zieten.

Joxe Mari Nazabal eta Teofila Mimendia 1941ean ezkondu ziren Abaltzisketan, bertako Arrupe baserrikoa baitzen Teofila. Trena hartu eta Ordiziatik Iruñeara egin zuten ezkontza-bidaia.

Baserritik ateratzen zuten bizimodua. Bazituzten hamar- hamaika abelburu, behi, idi eta txerkor. Baita bi txerrama ere. Oiloak eta oilaskoak ere bai. Txekorrak etxean saltzen zituzten, baina baita Ordiziara edo Zaldibira eraman ere. Txerrikumeak ere etxetik saltzen zituzten. Eta esnea Joan Manuelek erosten zien, errotakoak. Etxerako baratzea ere bazuten eta artoa, garia, babarruna eta patata ereiten zuten. Ordiziako ferian babarruna, arrautzak, oilaskoak eta untxiak saltzen zituzten.

Aitak etxetik kanpo egin zuen lan 1955etik aurrera, Entrecanales eta Taboran fabriketan, Ordizian eta Itsasondon. Bizikletan joaten zen.

Sei seme-alaba izan zituzten: Andrex, Milagros, Maria Jexux, Joan Kruz, Joxe eta Tomax.

Joxe, semea, txirrindulari profesionala izan zen, 1975etik 1982ra. KAS eta TEKA ekipoetan ibili zen eta 1976an hirugarren postua egin zuen Espainiako Itzulian. Italiako Giroan eta Frantziako Tour-ean ere hartu zuen parte, azken honetan, Gasteizen bukatutako etapa irabazi egin zuen.

Pasadizoak

Elurretan takoi eta guzti

Iturritzako Maritxuk behin antolatu omen zuen Zumarragako Santaluzitara joateko autobusa. Eta hemezortzi urterekin prestatu dira guapa-guapa takoi altuekin eta finekin, eta Zumarragara doazela zer gertatuko eta, autobusa ezinean omen zihoan elurretan, eta gelditu da autobusa aldapa erdian. Neskak bizi-bizi abiatu dira oinez Zumarragara beren takoi altuekin eta baita iritsi ere. Baina kezkatu xamar ere ibiliko ziren eta hango geltokian hartu berriz trena eta buelta Ordiziara eta handik etxera. Eta etxean, gainera, errieta saio galanta.

Afaririk gabe etxera

Aita Joxe Mari bizikletan joaten omen zen lanera. Behin lanetik etxera zetorrela erosi omen zuen haragia afaltzeko eta baxoerdi bat hartu gabe ezin ba pasa, eta sartu da tabernan eta lapurtu diote poltsa. Afaririk gabe han joan behar izan omen zuen etxera.

Informazio emailea: Milagros Nazabal



 

 

 

 

AGARRE URRETA: NAZABAL MIMENDIA FAMILIA

 

AGARRE URRETA, airetik ikusia

Informazio berria bidali nahi badiguzu, jar zaitez gurekin harremanetan Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.

Laguntzaileak:

orkli