MENDIZABAL JAUREGI familia |
Baserriaren arrastoa idatzietan Agirre etxe bat baino gehiago dira auzo horretan, eta Urretak ere bi ageri dira. Hirurak gutxienez, 1783an dokumentatuan Aralar eta Eniriko sailak medio sortutako auzian, Joseph Angel de Agirianori |
Liburuko fitxa jaitsi |
AGARRE Urreta auzoko baserria da. Aitona hamabost urtez egon omen zen udaletxean, eta badirudi Agarre inguruak auzoa osatzen zuela eta auzo moduan ordezkatua zegoela Udalean.
Inguruko baso eta zelaien izenen artean dauzkagu Izpitarte, Baratzondo, Luarri, Txatalota, Barrutialde, Aiztueta, Mermeo.
Aiztueta parajetik astoarekin eramaten omen zuten Fabrika Handira mineralen bat, eta dirudienez, inguru hori ondo zulatuta dago ia-ia Ernaitzaraino, eta inguruko jendeak minetara joatea esaten dio meatze horietan ibiltzeari.
Oinez herriko plazatik ordu erdira dago eta, Ordiziara lanera, ordu laurden edo hogeiren bat minutu behar zuten, bizikletaz. Serapio Mujikak dioenagatik, 1865ean egin zen Ordiziatik Zaldibira bitarteko bidea, baina herrirako bidetik etxerainoko metroak 1952an egiteko nahiko lan izan omen zuten. Azkenean aitonak soroaren erditik pasatzen utzi omen zien eta hala egin omen zuten bidea.
Etxejabe dira Agarrekoak 1911z geroztik. Aitona zenak, Joxe Antonio Mendizabalek, erosi omen zien Lazkaoko monjei, Rekoletas Salesianas ordenakoei, orduko 4.750 pezeta ordainduta. Gero, 1916. urtean berritu eta puska bat erantsi zioten etxeari.
Kontsuelo Jauregi Bedaioko Larrañeta baserritik etorrita ezkondu zen Agarrera, Bittorio Mendizabalekin. Saturdin ezkondu, Zaldibiko Estanko tabernan egin otordua eta Madrilera joan ziren ezkontza bidaian. Madrilen beste bikote zaldibitar batekin elkartu ziren, Ausoegiko Joxepa eta Joxe Luixekin (Antxusi esaten zioten). Eta hala, elkarrekin egin zituzten egun batzuk.
Ezkondu zirenean, etxean bizi ziren gurasoak, aitona eta izeba. Bi seme-alaba izan zituzten: Joxe eta Maria Jexux.
Ezkondu arte artzain ibili zen Bittorio, eta gero baserrian, baina bere anaia Pedrok artzain jarraitu zuen. Baserrian hamabi behi buru zituzten, eta esnea esnezaleari saltzen zioten. Baratzea ere egiten zuten etxerako. Garia, artoa eta babarruna ereiten zituzten. Ordiziako feriara ere joaten ziren, untxia, babarruna eta arrautzak saltzera. Ez dira fabrikan lan egindakoak. Ezkonduta baserrian bizitzen jarri eta urtebetera artaldea erosi omen zion zaldibitar bati, baina bi lanak ezin eraman eta berriz saldu egin omen zuen.
Eskolara joana zen Joxe, baina ez asko. Bazkaria etxetik eramaten omen zuen eta jan Arretxen jaten omen zuen, Antonio eta Pontzioren etxean. Hauen ama Joxepak berotzen omen zien jana. Otordu gozo- gozoak izaten omen ziren.
Hurrengo belaunaldian, 1997an, Kristina Azpiroz Nafarroako Jauntsarats herrikoa, Asuncion etxeko alaba, ezkondu zen Agarrera bertako seme Joxerekin. Otordua Lasarteko Dana-ona jatetxean egin eta gero Kubara joan ziren ezkontza bidaian. Alaba bat izan dute: Ainitze.
Informazio emailea: Joxe Mendizabal
AGIRRE URRETA: MENDIZABAL JAUREGI FAMILIA
AGIRRE URRETA, airetik ikusia
|
Informazio berria bidali nahi badiguzu, jar zaitez gurekin harremanetan Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.