Izarra DesgaitutaIzarra DesgaitutaIzarra DesgaitutaIzarra DesgaitutaIzarra Desgaituta
 
 
JUAN INAZIO IZTUETARDU JOSE GARMENDIAEN OMENEZKO 
"DANTZARIEN
  MAISU" LIBURU IDATZI
 
ARGIA, 1995-5-28- 1532. zenb., 39-41.or.

“ IZTUETAK EGITEN ZUEN BAT ESAN ETA BESTEA EMAN”

Juan  Inazio Iztueta zaldibitar dantzari eta idazle  ospetsuaren heriotzaren 150. urtemugan, bere herrikide eta biograforik garrantzitsuena den Jose Garmendia bisitatu dugu erromantiko zenaren bizitza eta obraren mataza askatu nahian.

Jose Garmendia Arruebarrena 1925ean jaio, Gasteizen apaiztu 50ean, Erroman ikasketak egin , eta laister zen Andaluzian, mixiolari eta irakasle gisa. Hainbat artxibo arakatuz ( Indietako Artxibo Orokorra batipat), idazle emankorra gertatu da hamarkada batzutan, 36 urteren  buruan erretiratu eta Donostian bizi da orain.

"Txuri" ezizenez ezagutu zitzaion Juan Inazio Iztuetari
1945ean herrikide zenduari egin zitzaion omenaldiko programa osoa idatzi zuen. 67an folklorezalearen jaiotzaren 200, urtemuga ospatu zen eta orduan artikulu andana bat idatzi zuen Garmendiak hemengo prentsan. 68an dantzariaren testamentu eta bere ondorengoen paperak aurkitu zituenean konturatu ahal zen arrazoirik aski bazegoela Zaldibia, Goierri eta Gipuzkoako mugak gainditzen zituen pertsonaiaren bila berebizikoak egiteko.

68an Iztuetaren lan ineditoak argitaratu zizkion Auñamendik, zaldibitar polifazetikoari  buruzko liburutik garrantzitsuena. Hor aditzera  eman zituen zertzelada ugari : lagunekin trukatutako kartak , bere hiru emazteei buruzkoak, eta zer ez. Oraintxe bertan ez dago beste  bat Iztuetaz hainbeste dakienik. Garmendia oso zehatza da , benetazko iturrietara  jotzen du: “ Ezin da kontsiderazio orokorrik egin obra ondo irakurri gabe eta hori inork ez du egiten gaur, denbora behar baita” diosku.

Euskal Herri osoko artxiboak arakatu, nori kopiatu zion edo faltsifikazioak aurkitu, gezurrak edo egia osoak ez zirenak ezeztatu eta zaldibitarraren bizitza eta lanak destripatu dituen honek, oraindik dokumentuak aurki litezkeela uste du.

GOIERRITARRAREN BIZITZA ETA OBRA

Juan Inazio Iztueta  Etxeberria, dantzarien maisua gipuzkoarra ,, 1767ko azaroaren 29an jaio zen. Ezizenez “Txuri” bezala ezagutu zitzaion . izanez ere hala behar zuen izan  eta . 1801 arte artzain eta nekazarien herria zen  jaioterrian  bizi izan zen.  23 urterekin lehenbizikoz ezkondu zen  arteko dokumenturik ez da ageri, 33 urte zituela , Gaintzako eskribauaren etxean lapurreta egitearen aitzakitan atxilotu zuten Ordizian.

1805 bitartean  Tolosa eta Azpeitiko kartzeletan egon zen. Kontxesi Bengoetxea ezagutu zuen Azpeitikoan . Ondoren  bere zigorra arintzea lortu eta koinatuaren etxera joan zen bizitzera , baina epaiaren menpe . Bi urte geroago Logroñoko Inkisizioaren kartzelan ere pasa  zuen bolada bat eta bertan Kontxesiri eskainitako  bertso famatuak idatzi  zituen . 1815ean hil Kontxesi eta , alargun berriro, ondorengo bost urteetako berri gutxi dugu.

Frantseste garaian Iztueta Donibane Lohizunen eta Donostian bizi izango zen eta , nahiz eta bere liburutan frantsesen aurka  idatzi, itxuraz frantses joera haundiko gizona izan zen . Afrantzesatu joeragatik iskanbila ugari izan zituen. 1814-15etan zortzi hilabete pasa zituen Tolosako kartzelan eta beste hilabete bat epaiaren  menpe Donostiako etxean . 1819an Donostiako Miserikordiako haurrei euskal dantzak irakasten hasi zen . 1824ean Baroja argitaletxeak Iztuetaren “Gipuzkoako dantza gogoangarriak”  liburu  kaleratu zuen . 1825ean  Londresen liburuaren  azalpena egin zuen hara desterraturik Mendibilek , han argitaratu ziren Kontxesiri eginiko bertsoak.

Gerora zeladore aritu zen  Donostian eta I. Karlistada  hasita berehala Korrejimenduko Alkaide. Hirugarrenez ezkontzean 60 urte zituen, emazteak 20. Bizitzan zehar ogibide asko aldatu arren , ez zituen dantza-lanak behin ere laga  goierritar euskaltzaleak. Karlisten gerratea bete betean zegoenekoan, 1837an Zaldibiako Aztiriagako etxean zegoen.  Azkeneko urteetan  asko idatzi zuen eta garaiko diputatu eta agintariekin posta bidezko harreman haundia  izan zuen . Pultsua alteratu zuela, eskuak dardar batean, eta idazteko  eskua ur hotzetan sartu  beharrean izaten omen zen. 1845eko abuztuaren 18an, 78 urte zituela hil zen jaioterrian Iztueta, bere bizitzako idazlana, “ Gipuzkoako probintziaren kondaira “ argitaratu baino bi urte lehenago  eta hiru emazteengandik izandako 11 seme alabetatik  hiru seme soilik bizi zirela.

Gipuzkoako dantzen buruzko liburuan (originala ez da aurkitu) , lurralde honetan  galtzear zeuden 36 dantza eta hainbat ohitura zahar eta herri-kirol jasotzen dizkigu. Gipuzkoaren historiari  dagokionean , herrialde honen geografia eta historia ditugu kontagai, liburuok, biak ala biak, euskara dotorean burutuak dira, “ garbizaletasunez” zipristinduak.

Iztuetaren bizitza eta obrari ikuspuntu askotatik begiratu lekieke. Baina, iritsi zaigun ezaugarririk nabarmenetakoa bere izate folklorista da, dantzen zabaltzaile izatearena eta, denen gainetik, “ Gipuzkoako Dantzak” liburuaren egilea izateak damaio ospe berezia. Horrekin aurre hartu ziren bere garaikideei eta esan daiteke Europako lehen folklorista dugula.

FIGURA OSO INTERESGARRIA

Begiratzen diogun ikuspuntuak begiratzen diogula , ez da lan erraza Iztuetaren bizitzaren  berri bi hitzetan  ematea. Fausto Arozenak “figura guztiz interesgarria” zela idatzi zuen aspaldi . Aita Villasantek, berrikiago “ euskal arrazarekin eta bere adierazpen jatorrenekin identifikatzen den gizonaren prototipoa dugula” . Pentsa, Madozek “Iztueta ospetsua” aipatzen du 1850 aurretiko bere hiztegi historikoan.

Garmendiaren ustez, “ Iztueta da gehien sustraitu zena bere garaian   Euskal Herrian  eta berau gehien defenditu duena. Herriko seme jatorrena. Lan asko egin zuen “Diccionario Vasco “ eta gainontzekoak burutuz. Bera da lehen euskal idazle laikoa” .

Bere merituz jaso eta berregin ahal izan dira euskal dantzetako asko. Iztuetaren irudiaren ezagupideari dagokionez. 1929ean Eusko Ikaskuntzak eskaini zion omenalditik asko aurreratu da, zabalkunde lan handi eta ona egin da orohar,  “baina dantzen liburua oso zaila da inork ez du ikerketa seriorik egin gai horri buruz”
 
Jose Garmendiak dioskunez, Iztueta irakurtzen jakin behar da: “ Aintzina-aintzinatik” dioenean, igoal ez da hainbesterainoko. Orduko orainaz ari denean , ordea, egiarekin zebilen, “ Esaten duena baino gehiago isiltzen du, dakiena ezkutatzen du , Iztuetak ; frantziar eta bizkaitar dantzak ezagutzen ditu, baina Gipuzkoara  mugatzen entzerratzen da idazlea. Datu falta eta misterioa da nagusi. Meritua dauka bere garaian  inork jasotzen ez zuena  jaso zuelako, egunerokoa, garai bat isladatzen digulako. Bere garairako baino ondorengoentzako idatzi zuen gehiago”

GORRIAK IKUSITAKO TXURIARENAK

Dantzari  goierritarra, lapurretagatik ez baino ahobero bat izateagatik kartzelaratuko  zutela uste du ikerlariak, sexu ihardueran bera libre zela eta emaztea ere bai. Mezetara jendearen ahoetan ez ibiltzeagatik joateen zela . Jesukristo gizon faltsua zela, beste mundua  ez zela esistitzen…eta abar esateagatik . “ Hori orduko euskal giro hartan oso gogorra zen, baina pentsatzen zuena esatera ausartu zen gizona  zen motibu moral  eta doktrinalengatik  auziperatuko zuten. Iztuetatarren  lapur fama aipatu izan da , baina ez dago  daturik Gaintzako Aldasoro eskribanari lapurtu ziola esateko” . Kasua da, ohizko legeditik ez, baino inkisiziopekotik epaitu zutela eta Juan Inaziok  bere aldetik ere salatu zuela bere salataria, Etxabe, Zaldibiko bikarioa.

“ Iztueta faltsu samarra da, zeren eta euskaraz baino ez zekiela zioen eta gero prentsa frantsesean hau edo hura  irakurri zuela dakar.   Tunante galanta : Ezbehar txiki bategatik  ez nuen bertsolari lehiaketan  egoterik izan dioen bitartean , ezbeharra kartzelan egotea zen. Adibidez  eztabaida izan zen Gipuzkoan ahuntzen arazoa mediante: batzuk ahuntzak akatzearen alde zeuden, txikizioak egiten zituztelako; beste batzuk  ahuntzen  aldekoak ziren. Zer egiten du Iztuetak? : Nik zerbait badut idatzia, baina batzuen gozamenerako eta bestetzuen saminerako izango denez, isil-isilik uzten dut gauza” .

Fernando VII.ari buruz idazten  duenean bere alde idatziko  du . “ sekulako ditiranbo eta  laudorioak, baina gero egurra ematen dio. Bat esan eta bestea eman” . Ez liberal eta ez karlista geratu nahi du Iztuetak. Bere bizitzako lehen zatian errebeldea eta polemikoa izan zena zentzatu eta  zintzotu egin zen gerora, moldatzen jakin zuen eta ez zen erre. Guztiaren gainetik umore ona gordetzen jakin baitzuen.
Jon Mikel Arano

Laguntzaileak:

orkli