Erabiltzailearen balorazioa: 0 / 5

Izarra desgaitutaIzarra desgaitutaIzarra desgaitutaIzarra desgaitutaIzarra desgaituta
 

ETXABE ERAUSKIN familia

Baserriaren arrastoa

idatzietan

Iztuetaren bizitza arakatzeko Elosegik egindako lanen jarraipenari esker badakigu 1800ean Beasaingo Joakin Mujikaren maizter zirela Goroskindegi eta Aztiriagakoak, eta urtean 40 dukadu ordaindu behar izaten zutela. Goroskindegin, maizter, Joan Inazio Garmendia eta Jose Inazio Garmendia ziren. Informazio emailea: Damian Etxabe

Liburuko fitxa jaitsi

pdf
 

GOSKINDI Egileor auzoko baserria da. Bertakoek diotenagatik, izenak adierazten du, garai batean gorosti asko zela inguru hauetan.

Bere inguruko baso eta zelaien izenen artean dauzkagu: Auzko soroa, Eskribau zelaia, Etxe azpi, Txitxo soro, Soro txiki, Eliz baso...

Baserritik errepide bitarteko bidea 1956an egindakoa omen da. Oinez herriko plazatik ordu laurdenera dago eta lantegira, Fabrika Handiko Zentralera, hogeiren bat minutu-edo behar zuten.

Goskindin bi etxebizitza dira eta, Damian Etxabek kontatzen duenez, jabea etorriko zen noiz edo noiz, eta ez omen zekien bi etxebizitza zituztenik.

Etxejabe dira Goskindiko ETXABE ERAUSKIN familiakoak 1980az geroztik, eta beraiei dagokien aldea handitu egin zuten 1950ean.

Baserrian baziren lau behi eta bi idi, denera sei buru. Ordiziako ferian saltzen zuten jeneroa eta laborantzatik ateratzen zuten etxerako lain, beti. Hala ere, aita Joxe Esteban Etxabek Fabrika Handiko Zentralean lan egin zuen 1918an hasita, eta Damianek Indarrenean (Beasainen) 1956tik aurrera.

Joxe Esteban Etxabe eta Demetria Erauskin 1921ean ezkondu ziren Zaldibin. Demetria Erauskin Urtsukorta baserriko alaba zen. Hamaika seme- alaba izan zituzten: Maritxu, Bitoriana, Saturnina, Agustina, Damian, Paulina, Felix, Jexux, Margarita, Mari Karmen eta Raimundo.

Hurrengo belaunaldian, Damian semea etxera ezkondu zen 1963an Ormaiztegitik etorritako Iñaxi Urkiolarekin. Ormaiztegin ezkondu, bertako Bainu Etxean bazkaria egin eta Mallorkara joan ziren ezkontza bidaian. Ezkondu zirenean, artean, etxean bizi ziren aita-amak eta beste lau anaia-arreba. Bi seme izan zituzten: Joxe Esteban eta Mikel.

 

GOROSKINDEGI: ETXABE ERAUSKIN FAMILIA

 

GOROSKINDEGI, airetik ikusia

Informazio berria bidali nahi badiguzu, jar zaitez gurekin harremanetan Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.

Laguntzaileak:

orkli