Erabiltzailearen balorazioa: 5 / 5

Izarra GaitutaIzarra GaitutaIzarra GaitutaIzarra GaitutaIzarra Gaituta
 
 

1929ko Iraileko lehen igandean Eusko Ikaskuntzan zen Gipuzkoako dantza eta Txistu Akademiak omenaldi beroa eskaini zien Juan Ignacio Iztuetari eta Iturritzan jaio zen Jose Antonio Olano, Iztuetaren oinordekoari. Komunikabideak ere bertan izan ziren -- Ormaetxea, Euzkadi-tik eta La Voz de Guipúzcoako ordezkaria ere bai .

Egun haietako bi argazki ikus ditzakezu . Aurrenekoa neska talde batena,dantzari batzuekin . Bestea Aita Donostiaren hitzaldiaren momentukoa .

Orri honetara dakarkigun kronika Txistularien elkarteko Lehendakari zen Antonio Oruetarena da, berak idatzi baitzuen Txistulari aldizkarian , 1929ko iraila-urrian " En Zaldibia. El homenaje rendido a Iztueta y Olano dió lugar a una bella fiesta vasca ".

Arestian aipatutako Oruetaren kronikaren laburpen bat egin zuen Jose Garmendiak " Olano , bere oinordekoa " izeneko artikuluan , eta pasarte hori eskaintzen dizugu ondoren. Artikulua osorik irakur dezakezu orri honetan bertan.

ATZERANZKO KRONIKA

Batzuetan, atzera egitea gustatzen zait, eta hori da egin dudana azken egun hauetan: 1929.eko iraila-urriko Txistulari aldizkaria birpasatuz. Donostiako Txistulari Elkarteko buruak, Don Antonio Oruetak sinatzen duen Iztueta eta Olanoren izaeraren estudioa egin ondoren, aipatutako urteko irailaren lehenengo igandean, "Eusko- Ikaskuntzak" antolatutako ekintzen kronikan murgiltzen naiz; hauek Zaldibian ospatu ziren, Iztueta eta Olanoren herriko seme kuttunen ohorez. Kronika idazten duenari festak zirrara sakona egin zion, eta kronika horrek iraganeko giroa harrotzen du:

"Por su sencillez, por la decoracion de la escena, porque con aquella fiesta se rendia un homenaje a dos hombres humildes, de esa categoría que tanto produce el Pais Vasco, flores de fuerte aroma que por este se descubren, que en su humildad se esconden entre hierbajos que crecen para ocultarlas..."

Piska bat aurreraxeago esaten du:

"Feliz idea de la Sociedad de Estudios Vascos la de realizar ese proyecto que culminó en esa fiesta vasca que recordaremos siempre que como melodía de la montaña llegó a nosotros sencilla y dulce, como canto de pastor que sube su voz y no puede descender a la ciudad sino quese eleva hasta los picachos para elevarse luego al cielo..."

Egin ziren ekintzen deskribapenean, azaldu ziren pertsonalitateen zerrenda egiten du: Gipuzkoako Diputazioko burua zen Don Jose Angel Lizasoain; Donostiako Alkate zen Don Jose Antonio Begiristain, Gipuzkoako Diputazioaren izenean Gaytan de Ayala fauna, Bizkaiko Diputazioaren izenean Don Alejandro Gaytan Ayala, Araba eta Nafarroako ordezkariak; Diputazioko presidente ohia eta Sociedad de Estudios Vascos-eko burua zen Don Julian Elorza; Erakunde honen idazkaria zen Apraiz jauna; Academia de Txistu y Bailes Guipuzcoanos-eko burua zen Aita Donosti; Gernikako Don Juan Allendesalazar; eta Euskerako Deklamaziokoak: Don Juan Aragueta, DonTelesforo Aranzadi, Don Bonifacio Etxegarai, Don Jose Agirre, Don Siverio eta don Bernardo Zaldua, Don Jose Mendizabal/ Don Luis Urteaga, Don Gregorio Mujika, Don Migel Urreta, Don Antonio eta Don Policarpo Elosegi eta Don Toribio Alzaga; Donostiako Txistularien Elkarteko burua zen Don Antonio Orueta; "Euzkadi" egunkariaren errepresentazioan Ormaetxea jauna eta "La Voz de Guipuzcoa"ren ordezkaria.

Ikus daitekeenez, egun hartan Zaldibian Euskal Herriko hainbat barruti edo arlo diferentetako jenderik esanguratsuena izan genuen. Ekintzak honela bilakatu ziren: Udaletxetik elizara joateko atera zen segizioa. Ezpatadantzariak, Aralarko mutilzaharrak, erlikia bezala gordetako lihozko alkandoraz --arbasoek ezkontzako erabilitakoak-- jantzita, burua zetazko koloredun zapiez estalirik eta ezpata handiz hornituak.

"Sociedad de Estudios Vascos" da Biltzar-buru eta, nola ez, ohorezko lekua berarentzat da. Ondoren Donostiako/ Ordizia eta Zaldibiako alkateak, euskaltzale eta beste gonbidatu batzuk. Aldare nagusian ohorezko zaingoa ezpatadun mutilkoteak zuten, eta eliza erabat argitua zegoen. Perossiren meza abestu zen, organo jotzen Don Luis Urteaga zeiarik. Don Martin Elorzak, herriko erretoreak, egin zuen sermoia.

Meza nagusia bukatu ondoren, eta errito berberaz, Iztuetaren , jaiotetxera abiatu ziren agintariak eta gonbidatuak, Donostiako eta Segurako txistulariek jotako Alkate-Soinuaren konpasean. Han, oroitarria estaltzen zuen zapia kendu ostean, Aita Donostiak euskarazko hitzaldi labur bat egin zuen. Hau bukatu eta Aita Donostiak Sociedad de Estudios Vascos dantza melodien liburuaren lehenengo argitalpenaren alea eman zion Zaldibiko alkateari.

Ondoren, Olano jaio zen etxera joan ziren; oroitarria bistara ostean, umorez beteriko hitzaldia egin zuen Mokoroa jaunak, Olanon zenbait pasadizo gogoratuz: Iruñara dantza egitera joan zenekoa,eta

Eguerdian, horrelakoetan ohi denez, lagunarteko bazkaria izan zen. Gero Donostia eta Segurako txistulariekin kontzertu ederra; Mokoroa atabalari bezala aritu zen. Bezperak egin ziren eta amaitzean Aurreskua dantzatu zuten. Antonio Oruetak eta Ordiziako Iturrioz jauna ziren aurreskulari eta atzeskulari, hurrenez hurren.

Pujana maisua aipatzen da, ahantz ezin daitekeena, Zaldibiko dantzarien koadroa prestatu eta Olanoren ikaslea izan baitzen. Dantzek jarraitu zuten. Angelusaren kanpaikadekin bukatu zen festa. Pentsa dezakegu han egondakoak pozik itzuli zirela bere errietara...

AHAZTUTAKO EGUNA

"Sociedad de Estudios Vascos"en egindako omenaldi beroa bezalakoa edo hori baino handiagoa merezi zenuen edo "Eusko Ikaskuntzak" 1929 urtean egindakoa, zure garrantzia onetsiz. Eta zure jaiotetxean hilarria jarriz, honela dion oroitarria hain zuzen:

Olanotar Jose Antonio Jauna

Iztuetaren Euskal Dantzetan

jarraitzaile izan zana

etxe ontan jayo zan garragarilaren 29'ª 1821garren urtean

Zaldibiko udalak

oroitz arri auxe ipini arazi zuen

agorraren 1 egunean

1929garren urtean.

Zuzen-zuzenean transkribatu nahi izan dut, euria eta denbora joanak ezaba ez dezan. Aldi berean, Matias Mendizabali, Zaldibiko betiko sakristauari eskerrik beroenak, Iturritza etxearen argazkia bidali zidalako, nahiz eta argazki zaharra izan.

Laguntzaileak:

orkli