Izarra DesgaitutaIzarra DesgaitutaIzarra DesgaitutaIzarra DesgaitutaIzarra Desgaituta
 
 
pdf

1945ko OMENALDIA:HERIOTZAREN MENDEURRENA

Francisco Labayenek " Ante un centenario " izeneko artikuluan, Zaldibiko Udalari egin zion enbido. Iztuetari omenaldia egin behar zitzaiola, bere mendeurrenean. 1945eko Abuztuaren 25ean erantzun zion Zaldibiko alkateak Francisco Labayeni omenaldiaren antolaketan parte hartzeko eskatuz. Baita Donostiako Udalari eta Gipuzkoko Foru Aldundiari ere gutun horietan agertzen denaren arabera.Hartara, 1945eko Santa Fe festak tarteko , omendu zen Izueta Zaldibin jaien egitarauan ikus daitekeenez, eta Iztueta bizi eta hil zen etxean, Aztiriaga etxean, jarri zitzaion oroitarria.

Prentsan ere izan zuen oihartzunik, arestian aipatutako Francisco Labayen eta Aita Donostiaren artikuluez gain, Euskal Erriaren Adiskideen Boletinean Aralarko lagunek Iztuetarennortasuna aldarrikatu baitzuten. Egun haietako kronikak Diario Vasco eta La Voz de Españan argitaratu ziren . Orri honetan azaltzen dugun hemeroteka-txokoko kronika batzuen datak ezin dira beti erabat zehaztu. Hala ere, batzuk omenaldi aurrekoak dira , eta arestian aipatutako gutunek erakusten duten bezala, artean, ekitaldiak erabat aurreikusi gabe zeuden parte-hartzaileen izenen artean Gipuzkoako Foru Aldundia bakarrik gaertzen baita uztaileko kroniketan. Irailaren 26ko eta urriaren hasierako kroniketan berriz egitaraua azaltzen da eta ematen da, gainera,Iztuetaren berri. Omenaldia egin osteko kroniketan, alde batetik, kroniketan egindako akatsak zuzentzen dira eta beste alde batetik ,parte-hartzaileak ere izendatzen dira. Badakigu, horregatik, Diputatu jauna, Telleria, Ciriquiain , Arocena, Juaristi eta Zallak ordezkatu zituztela erakundeak. Ordiziako alkatea ere bertan izan zen.

1929koan bezala, Aita Donostia ere presente egon zen Euskal Erriko Adiskideen Elkartearen izenean. Eta Aralarko lagunen artetik hitza hartu zuten Francisco Labayen, I.Linazasoro eta Telleriak. Egun hartan Zaldibian ziren Aralarko Lagunak elkarteko buru eta kide batzuen argazki honetan ikus daitezke Juan Basurkok ere kantuan egin zuen. Pujanak dantza egin zuen , antza denez, iztuetaren ilobarekin.

1945eko aurreneko omenaldian , 1967koan bezala, ezin da ukatu politikak izan zuen garrantzia. Euskaltzale handiek hartu zuten parte , inolaz ere, omenaldi hartan... baina gerraosteko giro politikoa erraz antzeman daiteke hainbat kronikatan,L. de Ayanbe -renean kasurako.

Laguntzaileak:

orkli