1995ean Iztuetaren heriotzaren 150. urteurrena ospatu zen Zaldibin, eskultura, hitzaldiak, jaialdiak eta argitalpenak uztartuz.
Aurreko omenaldiekin alderatuz, esan dezakegu, behar bada, prentsan ez zuela omenaldi honek, aurreko omenadiek adinako oihartzunik jaso, eta prentsan argitaratu zena omenaldiaren inguruko informazioa izan zela, nagusiki. Bertan El Mundo, Deia, Egunkarian edo Diario Vascon omenaldiaren zertzeladak jasotzen zirelarik.
Iztueta Fundazioak, ordea, bilketa eta dibulgazio lan handia bultzatu zuen. Batean, Iztuetari buruzko liburuak argitaratuz , esate batera, Jose Garmendiaren Juan Ignacio Iztueta, Dantzarien maisu, eta besteetan, Iztuetaren lan ezezagunenen argitalpena bultzatuz., Patri Urkizuren edo J.I. Ansorenaren lana bultzatuz.